b08leioa

B08 Leioako Berritzeguneko Bloga

‘Uncategorized’ atalaren artxiboa

KIT CAIXA – BALOREAK materialaren aurkezpen eta zabalpena

Posted by b08leioa on Otsaila 14, 2012

Aspaldiko partez berritzegunean baditugu KIT CAIXA BALOREAK izeneko materialak, CAIXAk eginikoak. Gure eskualdeko zenbait ikastetxetan zabaldu egin ditugu eta erabili dituzte.

Materialak euskaraz zein erdaraz daude eginak

Beraien kudeaketa berritzegunetik egin izan da, mailegu gisa. Oso-oso egokiak dira Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta DBHko 1. eta 2. mailetan erabiltzeko. Hala ere, ez dira nahiko eskatu eta erabili azken ikasturteotan.

Hori dela eta, berritzeguneak, CAIXAk lagunduta, bi ordutako azalpen eta zabalpen saioa antolatuko du, datorren martxoaren 13an, goizeko 9:30etatik 11:30etara, material hauen erabilgarritasun didaktikoa hobeto ezagutzeko eta irakasleek ezagutu ditzaten, eskatu ahal izateko.

Saio horretan parte hartzeko interesa baduzu, egin klik hementxe izena emateko.

Material horiei buruz oinarrizko informazioa ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

ELKARBIZITZARI BURUZKO V JARDUNALDIAK

Posted by b08leioa on Otsaila 10, 2012

Aurreko ikasturteetan bezala, honetan ere Hezkuntza Departamentuak Elkarbizitza Jardunaldiak antolatu ditu. AurtengoAK “ELKARBIZITZA SAREAN” lemapean garatuko dira. Gizarte sareak agertu dira gure artean gelditzeko asmoz eta, familia, lagunak, eskola … eta abarrekoen artean harreman sareen osagai bilakatu dira.
Zer egin dezake eskolak errealitate honen aurrean?
Zelan eragiten du errealitate horrek ikasleen harremanetan?
Emaileak izen handiko irakasle-ikertzaileak dira: Rosario del Rey eta José Antonio Casas

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

Topaketak 2012

Posted by pilaretxebarria on Otsaila 4, 2012

Pasa den ostegunean gure ohiko Topaketak ospatu ditugu. “Irakaskuntzaren eszenatoki berriak” lelopean, aurten gure eskualdeko  ikastetxeei eta irakasleei protagonismo osoa eman nahi izan diegu. Goizez,  Vizcaya Ikastetxeko Jaurne Fuentesen eskutik, bere eskolan elkarlanaren ezarpena eta garapenaz jabetu gara;  Ayalde ikastetxeko 4.DBHko ikasleek, Miren Linaza irakasle eta Ana Basterra aholkulariarekin lagunduta, “Un billete de ida y vuelta” proiektua kontatu digute; Barandiaran institutuko  Juanjo Leanizbeaskoa irakaslearen bitartez ikasketa eta zerbitzu solidarioari buruzko hastapenak eta esperientziak ikasi ditugu; eta bukatzeko, Lezama HI  eta Gobela ikastolaren arteko lankidetza proiektuarekin, Pelutxe,  eskolako praktika ederra ezagutzeko aukera izan dugu, beren irakasleen Patxi Serrano eta Ana Isabel Montenegrok azalduta.

Arratsaldez, I.irakasleen Kedada  “10ta5″ garatu da 14 irakasle eta ikasleen partaidetzarekin. Oso esperientzia bikainak entzun ditugu.

Beti bezala, guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu  eta laster erabilitako material osoa blog honetan denon eskura izango duzuela jakinarazten nahi dizuegu ere bai.

El pasado jueves, como ya es habitual, celebramos  nuestras Topaketas. Este año hemos querido dar el protagonismo a nuestros centros y profesorado con el lema “Nuevos escenarios de aprendizaje”. Por la mañana , de la manao de la profesora del   Colegio Vizcaya Jaurne Fuente,  hemos conocido cómo es la introducción y desarrollo del trabajo cooperativo en su centro;  alumnas de 4º de ESO del  Colegio Ayalde, junto con su profesora  Miren Linazay la asesora  Ana Basterra, nos comentaron su proyecto “Un billete de ida y vuelta” ; de la mano del profesor Juanjo Leanizbeaskoa, del instituto  Barandiaran  sobre aprendizaje y servicio solidario; y los profesores  Patxi Serrano y Ana Isabel Montenegro de Lezama HI  y Gobela ikastola escolar con su proyecto colaborativo Pelutxe.

 Por la tarde se desarrolló la 1ª Kedada  “10ta5″ , con la participación de 14 docentes y estudiantes que compartieron excelentes esperiencias educativas.

Como siempre, os damos las gracias y comunicaos que pronto estará disponible en este blog todo el material utilizado.

Vizcaya Ikastetxea   Ayalde Ikastetxea

Barandiaran BHI  

  

  

10ta5    10ta5

10ta5   10ta5

 

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

“Erregistratu, sartu eta baja eman” materiala eskuragarri

Posted by b08leioa on Urtarrila 30, 2012

Irakasleentzako baliabidea

Europar Pribatasun egunean Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin, Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko Agentziarekin eta Datuak Babesteko Kataluniako Agentziarekin lankidetzan, Irlandako Datuak Babesteko Agintaritzaren Bulegoak egindako jatorrizko lan batean oinarrituta egokitu dute hezkuntza baliabide hau.

Materiala hezkuntza komunitateari begira egin da, irakasleek erabiltzeko pribatutasunaren balioari eta datu pertsonalak babestearen garrantziari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazio programetan. Bereziki aproposa da kontzeptu hauek lantzen diren esparru edo ikasgaietan erabiltzeko edo tutoretza edo eskola orientabide saioetan.

• Irakasleek ez dute baliabidea oso-osorik erabili behar ikasleekin, hasiera-hasieratik bukaera arte.

• Programak Eskubideen, Erantzukizunen eta Legediaren arloko kontzeptuak lantzen ditu.

• Programaren xedea da irakasleek baliabide honetako elementu batzuk hautatzea bestelako hezkuntza baliabide batzuekin batera, eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako geletan erabiltzea ikasgai hauetan besteak beste: Hezkuntza etiko-zibikoa, Herritartasuna eta Giza Eskubideak, Teknologiak edo Informatika.

Edozelan ere, DBEBn uste dugu baliabide honek curriculum guztietarako balio duela eta berdin erabil daitekeela Bigarren Hezkuntzako nahiz Batxilergoko beste ikasgai batzuetan ere.

Deskargatzeko:
http://www.avpd.euskadi.net/s04-5249/eu/contenidos/informacion/documentos_difusion/eu_difusion/guia_educativa.html

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

ESKOLA 2.0 EKITALDIAZ

Posted by begoi on Abendua 2, 2011

Asteazkenean Alhondigako Eskola 2.0 ekitaldiaren berri dakarkizuegu gaur. Lehen Hezkuntzako programa oso interesgarria iruditu zitzaigunez, bertako hitzaldietan egon ginen. Baliabide anitzak eskuratzeko aukera izateaz gain, bariatua eta, are garrantzitsuago, koherentea iruditu zitzaigun. Programa, hitzaldiak eta bideoak azpiko estekei jarraituz eskuratzeko aukera duzue.

Horrez gain ROMO HLHI ikastetxeko  ikasleek nola lan egiten duten erakutsi zuten zuzenean   Proiektua

On egin!

PROGRAMA OSOA                                                            

EKITALDIAREN 1,2 ETA 3. HITZALDIEN BIDEOA
1. HITZALDIA       Miguel Ángel Prats

2. HITZALDIA       Ángel Camoiras        Maestro Zubeldia HLHI

3. HITZALDIA     Mª Mar Pérez              Berritzegune Nagusia

LEHEN HEZKUNTZA                                             BIGARREN HEZKUNTZA

4. Legarda HLHI                                                   4. Antigua Luberri BHI 

5. Alkartu Ikastola         Bideoa                        5. Mungia BHI

6. Lekeitio HLHI              Bideoa                       6. Berriz BHI

El miércoles asistimos a la jornada que sobre Eskola 2.0 se celebró en la Alhóndiga de Bilbao. Es de agradecer la facilidades para seguir la jornada en la red en streaming y de destacar la coherencia y calidad de las presentaciones del grupo de Primaria.

Además, y lo mejor, los alumnos y las  alumnas de ROMO HLHI dieron un demostración de cómo trabajan en vivo y en directo. ¿Seguramente lo mejor! Su proyecto
Siguiendo los enlaces podreis aceder al programa, las ponencias y los vídeos de la misma.

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

IDAZKETAZ ETA IRAKURKETAZ…

Posted by begoi on Abendua 1, 2011

Berriro ere gatozkizue irakurketa eta idazketaren inguruan. Funtsezko gaia dela jarraitzen dugu pentsatzen, gainerako ikaskuntzetarako giltza duguna. Oraingoan Getxoko Berritzeguneko lankideokin batera Bartzelonako Unibertsitatean irakasle lanetan dihardun Montserrat Fons ekarri dugu, gakoak errebisatu nahian. Saio bi eskaini zituen Haur Hezkuntza eta LH-ko 1. ziklorako goizean eta Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetarako arratsaldez. Denbora labur egin bazitzaigun ere, hainbat dokumentazioa eskaini ahal dizuegu osagarri legez.

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

ESKOLA 2.0 ZUZENEAN

Posted by begoi on Azaroa 30, 2011

Egunon!
Bilboko Alhondigan zuzenean Eskola 2.0 ekitaldian fgetatze ari dena zuzenean jarraitzeko aukera duzue azpiko loturan klik eginez.
ESKOLA 2.0 ALHONDIGAN

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

Jardunaldi Digitalak

Posted by b08leioa on Urria 26, 2011

Datorren azaroaren 9an ikasturteko Jardunaldi Digitalak izango dira. Goiko hegalean informazio eta izena emateko aukera dituzue.

El 9 de noviembre se celebrarán las Jornadas Digitales. En la pestaña superior disponéis de más información y de la posibilidad de inscribirse.

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

EUSKAL GIROTZE BARNETEGIAK: TXANDAK ESKATZEKO EPEA

Posted by b08leioa on Martxoa 24, 2011

Datorren apirilaren 20ra arte irekita izango duzue 2011-2012 ikasturtean 5 barnetegietara joateko eskabidea egiteko epea.
Ikasturte hau berezia da: 25 urte bete dira barnetegiak lanean ari direla ikasleak motibatzen eta girotzen, haien artean euskararen erabilera handitzeko. Bestalde, aipagarria da orain dela bizpahiru urte eraldaketa prozesu bati ekin ziotela barnetegietako monitoreek, eta, horren ondorioz, lan egiteko modua eta ikuspuntua ere aldatzen ari dela.
Bideo honetan ikus ditzakezue ikasle eta irakasle batzuek txanda egin ondoren esandakoak.

NAHI BADUZU…

  • euskarari lotutako bizipen gogoangarria izan,
  • erdal giroko ikasleei euskaraz bizitzeko aukera (eskolaz  kanpo) eskaini,
  • euskara ikasteko prozesuari bultzada eraginkorra eman,
  • benetako egoeretarako komunikazio gaitasuna indartu,
  • ikasle eta irakasleen hizkuntza aukerak zabaldu,

EZ GALDU AUKERA eta eraman zure ikasleak Euskal Girotze Barnetegietara

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

Ikasten Ikasi

Posted by b08leioa on Urria 28, 2008

aprender-a-aprender-resumen-elena-martin

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.