Pasa den asteazkenean, gure zonaldeko Vizcaya Ikastetxeak bere 40. urteurrena bete du eta berarekin ospatzeko hurbildu gara. Ordu bateko zeremonian ikasleohiek, ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta hizlari ospetsu batzuek hartu zuten hitza beren oroitzapenak eta ikastetxeak duen ibilbide berriztatzailea ahozkatzeko. Polikiroldegi berriaren inaugarazioarekin itxi zen ekimena. Zorionak.
‘Gertaerak’ atalaren artxiboa
Ospatuko den ekintza
Vizcaya ikastetxeak bere 40.urteurrena bete du
Posted by b08leioa on Azaroa 1, 2010
Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: vizcaya ikastetxea urteurrena ospakizuna | Utzi erantzun bat »
Urteko Elkarbizitza Plana
Posted by b08leioa on Urria 13, 2010
Joan den asteko ostegun eta ostiralean (irailak 30 eta urriak 1) Urteko Elkarbizitza Planari buruzko prestakuntza jarduera trinkoa izan genuen berritzegunean.
Lehenengo goizean Elkarbizitza Planaren faseak eta Elkarbizitza Behatokia izan genituen hizpide. Arratsaldez, zonaldeko hiru ikastetxek (San Bartolomé, Txomin Aresti eta Altzaga Erandio) euren Elkarbizitza Planak azaldu zizkiguten. Urriaren 1ean, Luis Mari Elizalde adituari esker lan-taldeetan adostasunetara ailegatzeko estrategietan trebatu ginen.
Partaidetza ugaria izan zen, eta kide guztien asebetetze maila, altua.
Mila esker zuen ilusioa eta lan egiteko gogoa berriz ere agerian uzteagatik.
Bertan aipatu eta jorratutako materialak:
Materiala guztiak berritzegunean daude eskuragarri.
Horrez gain, San Bartolomeko Idoiak utzi zigun bere eskolan egindako agenda osatzeko artxiboak. Hemen klikatuz gero, eskuratu ahal izango dituzue.
Posted in Baliabideak, Gertaerak, Prestakuntza | Utzi erantzun bat »
HAUR HEZKUNTZARAKO BALIABIDE DIGITALAK
Posted by b08leioa on Ekaina 21, 2010
Ekainaren 25ean Haur Hezkuntzarako baliabide digitalen jardunaldia antolatu dugu. Haur Hezkuntzako irakasleentzat zuzenduta dago. ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZEN!! apuntatzeko hemen
Posted in Baliabideak, Deialdiak, Gertaerak, Informazioak, metodologia, Prestakuntza, Sailkatugabeak | Utzi erantzun bat »
Zientzia-Olinpiadak 2010
Posted by b08leioa on Maiatza 31, 2010
Pasa den maiatzaren 14an, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Areto Nagusian, 2010eko Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako Olinpiadetako parte-hartzaileen aintzatespenerako ekitaldia burutu da eta diplomen banaketa banatu zitzaizkie irabazleei, parte hartzaileei, irakasleei eta saritutako ikasleen ikastetxeei. Probetan Euskal Herriko 44 ikastetxetako Batxilergoko 200 ikaslek parte hartu dute. Eta berriro ere, Urdaneta ikastetxeko ikasle batzuk irabazleen artean ditugu. Zorionak eta aurrera segi!
El pasado 14 de mayo, La Facultad de Ciencia y Tecnología de la Universidad del País Vasco ha acogido la ceremonia de reconocimiento a los participantes en las Olimpiadas de Biología, Física, Geología, Matemáticas y Química 2010, con el acto de entrega de diplomas a los ganadores y participantes, así como a los profesores y centros de los alumnos galardonados. En las pruebas han tomado parte 200 estudiantes de Bachillerato de 44 centros del País Vasco. Y como es habitual, entre los ganadores, alumnado del Colegio Urdaneta. Felicidades.
Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: ehu, olinpiada, urdaneta, zientziak | Utzi erantzun bat »
Hezkuntza inklusio materiala / Material Inclusión educativa
Posted by b08leioa on Maiatza 27, 2010
“Hezkuntza inklusio” FEVAS-ek, Hezkuntza Sailen laguntzaz, plazaratutako materialaren aurkezpena egingo du Berritzegunean
ekainaren 10ean, ostegunean, 11:30etatik 13:00etara. Materiala ikasgela ekintzak garatzeko eginda dago.
El 10 de junio, jueves, de 11:30 a 13:00, FEVAS presentará el material “Inclusión educativa” que ha publicado con la colaboración del Departamento de Educación. Se trata de un material pensado para desarrollar actividades de aula.
Posted in Gertaerak, Informazioak | Utzi erantzun bat »
Passion for Knowledge
Posted by b08leioa on Maiatza 14, 2010
Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak bere hamargarren urteurrena betetzen du aurten eta ospatzeko jdibulgaziozko jaialdi zientifikoa egingo du Donostin. Ekitaldiaren izenburua “Passion for Knowledge’” izango da eta bere helburua ikerketa zientifikoaren kultur balioa gizartean hedatzeaz gain, zientziaren ezagumenduaren grina herritarren artean kutsatzea da.
Maiatzean eta ekainean hitzaldi batzuk antolatu dituzte DIPC zentroaren eta beste erakunde batzuen artean. Konferentzia eta ekimen gehiago izango ditugu irailaren 27tik urriaren 1era bitartean maila desberdinetan:
- Profesionala ( The Workshops)
- Dibulgatiboa ( Hitzaldiak)
Halaber, Donostiako kaleak animatuta egongo dira erakusketak ( fotozientzia, nanoartea…), ON Zientzia bideolehiaketa, eta beste ekintzekin ( Hiria)
Ekintza guztiak dohan izan badira ere, izena ematea beharrezko da.
“Passion for Knowledge’”, un evento del Donostia International Physics Center (DIPC) para conmemorar sus 10 años de existencia con actividades divulgativas en Donosti, concursos y conferencias interesantes
Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: prestakuntza hitzaldiak donosti ekitaldia | Utzi erantzun bat »
Topaketak 2010:azken saioa
Posted by b08leioa on Urtarrila 27, 2010
Atzo gure Topaketen azken saioa izan dugu Mª José Lararen eskutik. Gaia: Golden 5, ikasgelan giro atseginagoa eta eraginkorragoa lortzeko proposamena. Beren xedeak, arloak eta gakoak oso ondo definituta daude bere weborrian , baita gelarako materialak ere.
Gure partetik, partehartzaile guztoi eskerrak ematea besterik ez . Datorren urtean berriro zuekin egotea espero dugu.
Muchas gracias por vuestra participación a todo el profesorado. ¡Os esperamos el año que viene!
Posted in Gertaerak | Utzi erantzun bat »
Jardunaldi Ditalak / Jornadas Digitales
Posted by b08leioa on Urria 20, 2009
“2.0 eskola: digitalizazioaren bidean” izenburuarekin azaroaren 12an urteroko Jardunaldi Digitalak izango dira. Goiko hegalean -Jardun Digitalak 2010- programa eta izena emateko aukera aurkeztuko dituzue.
Con el título “2.0 Eskola: hacia la digitalización” el 12 de noviembre tendrán lugar las Jornadas Digitales que todos los cursos celebramos. En la pestaña superior -Jardun Digitalak 2010- se encuentra el programa y el enlace para la inscripción.
Posted in Gertaerak, Informazioak, Prestakuntza | Utzi erantzun bat »
Batxilergoko aparteko sariak
Posted by b08leioa on Uztaila 2, 2009
Hezkuntz telebista blogaren eskutik , azken batxilergoko sarien bideoa dugu. Selektibitatearen aparte egiten dira , deialdi berezia baten bidez eta parte hartzeko baldintzen artean batxilergoko nota 8,75 baino gehiagokoa izan behar da. Pasa den ekainaren 17an azterketak gertatu dira eta irabazleen artean gure ikastetxeetako ikasle batzuk daude: Gaztelueta, Irlandesas eta Colegio Vizcaya. Zorionak guztiei . Bideoan ikasleen iritziak entzun daitezke, ze erraza den beraien ustez!
Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: sariak batxilergoa 2009 | Utzi erantzun bat »
Ikablogak 2009
Posted by b08leioa on Ekaina 30, 2009
Argazkien bidez irakasle guztiei gure eskerrak eman nahi dizkiegu, baita gure “laguntzaileei” ere (Mikel, Josu, Mak, Miguel Luis, Iñigo eta Germán) Informazioa eta pelikulak laster Ikasblogak09 blogean. Hurrengo arte!
Argazki gehiago eta kronikak:
Posted in Gertaerak | Laburpen hitzak: ikasblogak 2009 | Utzi erantzun bat »






