Gaur, urtarrilak 30, Berritzegune Nagusiak lankidetza proiektu berri bat abian jarri du sarean, “HAMAIKA HAIZETARA”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko. Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du. Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte.
Gaurtik maiatzaren 30a arte izango da martxan. Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete behar da. Ikastetxeetako lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai. Anima zaitezte zuen ingurunea aztertu eta arretaz behatzera, eta zuen lana beste batzuekin partekatu!
Datorren azaroaren 30an Eskola 2.0ko programak antolatzen ditu bere I.Jardunaldiak. Ekimena Bilboko Alhondigan garatuko da goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:0etara. Bi hitzaldi eta ikastetxe-esperientziak izango ditugu, bai LHan, bia BHan. Hurrengo estekan informazioa, programa eta izenematea dituzue: Eskola 2.0 Jardunaldia
El próximo 30 de noviembre el programa Eskola 2.0 organiza sus primeras Jornadas en la Alhóndiga de Bilbao. Contaremos con conferencias y experiencias de centros de Primaria y Secundaria. Toda la información, programa e inscripción en este enlace: Jornada Eskola 2.0
Datorren azaroaren 9tik 13ra garatuko da Zientzia Astearen XI. edizio berria. Beti bezala, Euskadiko hiru probintziatan errepresentazioa izango du toki desberdinetan. Bizkaian Bilboko Alhondigak bilduko du ekimena berriz, iaz egin zuen bezala, eta bere beheko solairuan Unibertsitate eta entrepresaren erakustokietan zientziaz gozatzeko aukera izango dugu. Esperimentuak eta lanak, ikertzaileen eskutik, erakustoki klasikoetan bai berrietan izango ditugu: kimika, fisika, geologia, Formula Student, nautika, ingenieritza biomedikoa, biosistemak, robotikoa, biodibertsitatea, ekosistemak, arnasketa, zuhaitzen identifikazioa, arkeologia, landare inbaditzaileak…Aurten ere, nobedade bat dugu: ikastetxeetako esperientzia batzuk ere aurkeztuko dira, ikasleek beren kideei beren eskolako proiektu zientifiko teknologikoak azalduko dizkiete.
Dena ez da ikustea edo ukitzea, hitzaldiak, irteera didaktikoak eta haurrentzako tailerrak ere egongo dira: robotekin elkarbizitzen, rubik kuboa, Galois matematekaria, Sarriko Parkearen zuhaitzak ezagutzeko eta sailkatzeko txangoa, Bilboko Arkeologi museoaren bisita, Nerbio ibaiaren itsas-ibilaldia, Teleskopio baten ezagutza, matematika paperaren bitartez, zenbakien magia, matematikari buruzko ipuinak, paleontologia lantegia, zientzia-esperimentu harrigarriak eta zientzia itsuentzat (bikaina!).
Zientzia Astea guztiontzako ekitaldi irekia den arren, azken jardueretan parte hartzeko eta Ikastetxeek ikasleekin bisita gidatuak egiteko izen ematea beharrezkoa da: inskripzioa
Izenburu honenpean Espiral Elkarteak antolatzen dituen Jardunaldiak ditugu. Hezkuntza mundutik mugitzen diren profesional guztiei zuzenduta daude, eta beren lanean eta ikasgelan aplikatzen dituzten gaitasun digitala garatzeko estrategia metodologikoak biltzea proposamena da. Esperientziak aurkezteko epea irekita dago eta Kongresua datorren azaroaren 18 eta 19an ospatuko da Bartzelonan. Gainera, “Experiencias educativas en las aulas del S.XXI ” argitalpena aurkeztu da.
Bajo el lema ” de la tiza a la pizarra digital” se celebrará en Barcelona los próximos 18 y 19 de noviembre una Jornada patrocinada por la asociación Espiral. En ella se pretende recoger propuestas didácticas de trabajo que se estén aplicando en el mundo educativo, en el marco de desarrollo de la competencoa digital. La inscripción ya está abierta. Durante el Congreso se hará la presentación de la publicación “Experiencias educativas en las aulas del S.XXI “
Azken ikasturte hauetan ohikoa denez, ekainean Ikasbloggers taldeak eta Berritzeguneek gaitasun digitalarekin konpromisoa dugu, hau da, Ikasblogak Jardunaldia antolatzeko ardura.
Hemendik parte hartzera animatzen zaituztegu, beti, bai hizlariak, bai ikastetxeetako esperientziak ezagutzea merezi izan duelako benetan.
Ikasblogak-en blogean informazio osoa duzue, programa eta izena emateko eta inskripzioa (ekainaren 24 arte). Halaber, goizez eta arratsaldez garatzen denez, bazkarira ere joan nahi baduzue apuntatzeko atalean izena emateko aukera duzue.
Como es habitual estos cursos atrás, el equipo de Ikasbloggers junto con los Berritzegunes tenemos un compromiso con la competencia digital y estamos organizando la Jornada Ikasblogak que se celebrará, también como en estos últimos cursos, en junio.
Desde aquí os animamos a participar puesto que merece la pena escuchar tanto a ponentes como las experiencias de centros.
Toda la información en elblog de Ikasblogak, el programa , la inscripción (hasta el 24 de junio) y, si os apetece ir, también podéis dar vuestro nombre para una comida.
Prestakuntzako garaian gaude eta, hilabete honetan zehar, hainbeste deialdi interesgarri atera dira eta ea denen izenemate- epea maiatzan ere bukatzen da, beraz erne egon:
Prestakuntza eta berrikuntza proiektuak- Ikastetxe publikoak. Aukera ezin hobea ikastetxe osoa prestakuntza prozesu koodinatu batean sartzeko. Aholkularitza nahi baduzue, gurekin kontaktatu. Epea bukatzen da 27an. Laster aterako da boletinean itunpeko ikastetxekoa, adi!
Garatu ikastaroak, 1. deialdia ere atera da. Hemendik maiatzaren 20ra arte. Hurrengoa irailean izango da, 5etik 23ra. Aurten eskaerak on line egin ditzakegu irakaslegunearen bidez.
EHUko Udako ikastaroak. Unibertsitateak ere udan egiteko ikastaroak eskeintzen dizkiete. Maiatzaren 31ra arte epea dugu.
IRALEko 2. deialdia: A,E,F,H,I eta Q ikastorduz kanpoko ikastaroak eta 3000, 4000, 5000 eta “R” ordu barenko ikastaroak. Maiatzaren 20ra arte.
Hik Hasiko Udako Topaketak: uztailaren 4, 5 eta 6an. Kasu honetan uztailan amaitzen da matrikulazio-epea. Oso interesgarriak beti bezala.
Leioako Berritzegunekoa: bukatzeko, gure eskaintza ere beti irekita dago, noski ba. Hurbilagoa eta ikastetxeekin testuinguratuta. Kontaktatu gurekin!
Urtero bezala, Gipuzkoako Berritzeguneak elkartzen gara ,ekitalde baten bitartez eta gai batzuei lehentasuna emanez, ikastetxeetako proiektuen esperientziak elkartrukatzeko gunea eskeintzeko. Irakasleen topaketa, eskaparatea izateaz gain, oso baliogarria da azken berriztapenak ezagutzeko. Programan lau gai nagusitzen dira:
Aniztasuna
Elkarlana
Eskola 2.0
Hizkuntza marko hirueleduna
Azken honetan, gure eskualdeko ikastetxeak hartuko du parte, Barandiaran BHIko Ana Gorostiza irakaslea.
Datorren ikasturtean garatzeko proiektu hauen deialdia Hezkuntza. net web-orrian atera da. Eskatzeko epea maiatzaren 4an bukatzen da. Hona hemen beren zehaztasunak:
Gizarte eta hiritartasunerako gaitasuna lan egiteko proposamen artean giza lana egitea gomendatzen da estrategia metodologiko bikain bezala. Baina askotan ez da batere erreza aurkitzea Erakunde edo Elkarte bat hori garatzeko. Orain Interneteraren bidez egin dezakegu.
Borondatezko langilea izateko zuen etxetik mugitu barik, honi buruzko Europear Batzordeak aukera bikain eskeintzen dizu jolas moduan: EuroEscola programa.
DBHko 2. ziklo eta Batxilergoari zuzenduta, parte hartzeko izenematea egiten da 10 ikasleen taldetan, irakasle batekin lagunduta Inskripzio epea martxoaren 1ean bukatzen da.
Entre las estrategias metodológicas que se recomiendan para trabajar la competencia social y ciudadan se encuentra el realizar trabajos sociales. Pero, muchas veces no es fácil encontrar dónde hacerlas. Ahora, por medio de un proyecto europeo, podemos hacerlo en Internet.
Si quieres convertirte en un trabajador social sin salir de casa y en forma de juego, analiza la Web EuroEscola programa.
Pueden participar 2º ciclo de ESO y Bachillerato en grupos de 10 alumnos, acompañados por un profesor. El plazo de inscripción acaba el 1 de marzo.
Garai hauetan ohikoa denez , B03-Sestaoko Berritzeguneak bere Jardunaldi matematikoak ospatzen ditu. XII.edizioa garatuko da datorren otsailaren 21tik 25era. Beti bezala Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako hitzaldiak izango ditugu, ondorengo programarekin:
LH / Otsailaren 21ean: Ángel Alsina. "Praktika onak Matematikan". 9:30-13:30
LH/ Otsailaren 22an: Mari Luz Callejo. "Problemen ebazpena LHko irakaskuntzan".9:30-13:30
BH / Otsailaren 24an.
José Orenga. "Matematika eta gaitasun digitala:Eskola 2.0". 9:30-11:15
Goyo Lekuona. "Matematika praktika onak teknologia berriak erabiliz (1)". 11:45-13:30
BH/ Otsailaren 25ean
José Manuel López . "Matematika baliabide digitalak". 9:30-11:15
Goyo Lekuona. "Matematika praktika onak teknologia berriak erabiliz (2)". 11:45-13:30
Ikusten denez, kalitazteko emaleak