Jardunaldi digitalak 2009: mila esker
0 Comments Published by pilar Azaroa 12th, 2009 in SailkatugabeakAtzo ospatu genietuen gure Jardunaldi digitalen III. urtea Eskola 2.0 planari zuzenduta. Horretarako, antolatzen ditugun ohiko lantegiez aparte, gure lehenengo zatian planak suposatzen duen erronkari buruz hitz egiteko, Hezkuntzako pertsona errepresentatibo batzuen presentzia izan dugu eta, haie esker, oso eztabaida polita sortu zen.
Victor Bermejok, planaren arduraduna, data hauetan plana nola dagoen erakutsi zigun oso argi (diapositibak).
Mikel Agirregabiriak, Pedagogi Berrikuntzako burua Bizkaian, bere ikuspuntu zehatza eta adituaren iritzia orokorra aportatu zituen, jasoko ditugun ordenagailu berriak hezkuntzaren oparirik nagusienarekin konparatuz (bere kronika )
Gorka Palaciosek, Unibertsitateko irakaslea, berriro guztiok sorprenditu gintuen bere jakinduriarekin eta, batez ere, beti gainean daraman azken tresneria teknologikoarekin (hain zuzen ere poltsikoan, argazkietan ikusten den bezala) . Bere bloga
Berta MartÃnezek, Barakaldoko Berritzeguneko kidea, bere ikasgelako esperientzian oinarrituta, errealitean kokatu zuen burua eta posible dela demostratu zigun (bere kronika)
Eta batez ere, zonaldeko irakasleak, zuen presentzia eta interesak Jardunaldien garapena posiblea egin dutelako. Hurrengo omenaldi txikiarekin eskertu nahi dugu
Jardunaldiaren materialak blog honetan bertan aurki ditzakezue beste sarrera batzuetan
ent



No Responses to “Jardunaldi digitalak 2009: mila esker”
Please Wait
Leave a Reply
You must log in to post a comment.