Archive for Ekaina, 2009

Ikablogak 2009

Argazkien bidez irakasle guztiei gure eskerrak eman nahi dizkiegu, baita gure “laguntzaileei” ere (Mikel, Josu, Mak, Miguel Luis, Iñigo eta Germán) Informazioa eta pelikulak laster Ikasblogak09 blogean. Hurrengo arte! Argazki gehiago eta kronikak: Mikel Aguirregabiriaren bloga Mikelen Flickr-txokoa Iñigoren Flickr-txokoa De todo un poco Bitácora del galeón Berta SaskiNaski Blogge@ndo Avance sin límite

Aurten ikastetxe askok eskatu dizkigute hezkuntza gaitasunak ere kontuan hartuko dituen nota txosten eredu berriak. Orain arte, horrelakorik ez geneukala izan da gure erantzuna baina badirudi gauzak aldatzen hasi direla. Barakaldoko Berritzeguneak hain beharrezkoa den nota txosten eredu berria sortu du eta beste berritzeguneetara, eskuzabal, bidali digu. Norbaitek erabili nahi izanez gero, hona hemen eredua [...]

Ekainaren 16an, arratsaldeko 19:30etan Bilboko zazpi kaleetako Yohn Jauregian, Bilboko Amnesty International taldekoek antolatuta, Darwinen Amesgaiztoa dokumental saritua eskainiko dute, (gaztelaniaz).  Zuzendaria: Hubert Sauper; Frantzia/ Austria/Belgika, 2004. Iragarki kartela ikusteko klikatu hemen. El próximo 16 de junio, a las 19:30 de la tarde, el grupo de Amnesty International de Bilbao ofrecerá en el palacio Yohn [...]

Ekainaren 10ean, WordPress 2.8 bertsioa martxan jarriko da mundu zabalean eta dagoeneko euskarazko euskarria prest dago. WordPress munduan gehien erabiltzen den blog plataforma da, Blogger (blogspot) ezagunarekin batera eta software librea da. Blog berri bat sarean eskegitzea doan egin daiteke sistema hauekin. [Irakurtzen ari zaren blog hau, WordPress 2.7.1 bertsioaren gainean dago eraikita]. Euskaraz blogak [...]

Aurreko ostiralean Ignacio Aldekoako eskolakoek beraien 25. urteurrena ospatu zuten. Kultura astea, aldizkari dotore askoa, antzezlanak, dantzak, hamaiketakoak… Ospakizun ederrak izan ziren! Lore sorta bana jaso zuten ikastetxean bertan 25 urtez ibilitako  eta oraindik lanean dabiltzan irakasle batzuk eta 1954-1978 urteetan bertoko andereño izan zen “Señorita Angelines” izan zen ohorezko gonbidatuetako bat. Prentsa idatzian aipu [...]

Hezkuntza.net webgunean, duela gutxi, material lagungarriak eskegi dituzte LHn eta DBHn programatzeko eta. Material horiek ikusteko klikatu hementxe. Recientemente se han alojado en el servidor de hezkuntza.net materiales y orientaciones útiles para el profesorado de primaria y secundaria. Para verlos pulse  aquí.