Archive for Apirila, 2009
DBH-RAKO GIZARTE ZIENTZIETAKO BLOGA
0 Comments Published by anabas Apirila 29th, 2009 in BaliabideakAndoni Goiriena, BHIn Gizarte Zientzietako irakaslea da. Gainera, IKT eredua proiektuan dinamizatzailea da. Andonik Kukularra bloga egin du bere ikasleekin komunikatzeko, klaseko metodologia aldatuz.
Andoni Goirienak KUKULARRA blogean sarrera interesgarri hau sartu du. Filmeak, Telesailak eta Dokumentalak “ikusezazu”, eta nahi baduzu deskargatu ere. Euskaraz guztiak. Ikusteko bertan sartu eta listo http://www.ikusezazu.com/ eta deskargatzeko erregistratu eta azalpena jarraitu. Filmeak (akzioa, animazioa, beldurrezkoak, drama, historikoak, komedia…), telesailak (animazioa, fikzioa) eta dokumentalak (historikoak, natura, unibertsoa, musika, kirolak…) dituzu.
Uztailaren 1ean eta 2an Kalitate Hezkuntzan Programak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera “Dirección escolar eficaz y Autonomía de Centros” ikastaroa antolatu du. Ikastaroa hauek Donostiako Miramar Jauregian ospatzen dira eta egun bakoitzerako iragarritako saioak eguerdi aldera amaitzen dira. Ikastaro honetako bigarren egunean parte hartuko dutenak hauek dira: * 9:15etako saioan: “Nuevo estudio sobre la dirección de [...]
Gure auzokideak diren Getxoko Berritzegunekoen eskutik, badatoz, aurten ere, Getxo linguae jardunaldiak. Maiatzaren 13an eta 14an, Getxoko Igeretxe Hotelean. Izenburua: GETXO LINGUAE 2009 HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA,METODOLOGIAK ETA IKT Izena emateko oraindik garaiz zaudete. Izena emateko on-line sistema erraza prestatu dute. Datuak sartu eta bidali. (Geroago onartuen zerrendan zeure izena agertu dela baieztatu).
“Hilabeteko Hizkuntza” proiektua Londreseko Newbury Park LHko eskolan sortu zen duela urte batzuk eta Hizkuntzetarako Europako Saria irabazi zuten 2005ean. Proiektuaren bidez eskolan dauden 40 hizkuntz inguru umeei hurbildu zaizkie eta, beste helburu batzuen artean, norberaren kultura baloratzea eta umeen eta familien autoestima igotzea lortu omen dituzte. Material ugari atera dute eta eskolako web orrian [...]
FETE-UGTek koordinatu eta argitaratu duen material elektroniko berria dugu, non hezkidetza lantzeko hainbat proposamen, jarduerak eta liburuak gomendatzen dituzten.Materiala eskuragarri dago Webhelbide honetan: 130 propuestas para la coeducación Material gehiago gure Wikigeneroan
Atzo, apirilaren 21ean, UNESCO erakundeak bere liburutegi digitala zabaldu zuen mundura. Gure lanerako oso iturri interesgarria izan daiteke: testuak, mapak, irudiak… eskaintzen ditu. Gainera, etengabe haziko da. Oraingoz, zazpi hizkuntzetan, tartean espainolez, ingelesez eta frantsesez.
Kulturartekotasuna VIII. jardunaldiak / VIII. jornadas interculturalidad. Sestao B03
0 Comments Published by admin Apirila 22nd, 2009 in Informazioak, PrestakuntzaSestaoko Berritzeguneko kideek prestaturiko jardunaldietarako izena emateko epea apirilaren 23an bukatuko da. Izena emateko eta egitaraua ikusteko klikatu hementxe.
Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunaz biltzarra Bilbon
0 Comments Published by admin Apirila 15th, 2009 in InformazioakDatorren apirilaren 21ean egun osoko jardunaldia egingo da eremu urriko hizkuntzen Europako gutuna ardatz hartuta Bilboko Guggenheim museoan. Bezperan, apirilaren 20an, aurkezpen-sarrera egingo da arratsaldez. Egitaraua hementxe. Izena ematea doan dela dirudi: IZENA EMATEKO KLIKATU HEMENTXE. [Sustatu.com izan da berri honen iturria].
IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar
0 Comments Published by admin Apirila 13th, 2009 in Informazioak, PrestakuntzaSustatu.com-en irakurri dugu: IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar UEU ¦ 2009-04-13 ¦ 08:26 ¦ Informatika Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an, maiatzaren 7an. 14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula. Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu eta ohi bezala, bilkuran gaiari [...]


