KIT CAIXA – BALOREAK materialaren aurkezpen eta zabalpena
Posted by b08leioa on Otsaila 14, 2012
Aspaldiko partez berritzegunean baditugu KIT CAIXA BALOREAK izeneko materialak, CAIXAk eginikoak. Gure eskualdeko zenbait ikastetxetan zabaldu egin ditugu eta erabili dituzte.
Materialak euskaraz zein erdaraz daude eginak
Beraien kudeaketa berritzegunetik egin izan da, mailegu gisa. Oso-oso egokiak dira Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta DBHko 1. eta 2. mailetan erabiltzeko. Hala ere, ez dira nahiko eskatu eta erabili azken ikasturteotan.
Hori dela eta, berritzeguneak, CAIXAk lagunduta, bi ordutako azalpen eta zabalpen saioa antolatuko du, datorren martxoaren 13an, goizeko 9:30etatik 11:30etara, material hauen erabilgarritasun didaktikoa hobeto ezagutzeko eta irakasleek ezagutu ditzaten, eskatu ahal izateko.
Saio horretan parte hartzeko interesa baduzu, egin klik hementxe izena emateko.
Material horiei buruz oinarrizko informazioa ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.


