b08leioa

B08 Leioako Berritzeguneko Bloga

Archive for Urtarrila 30th, 2012

Hamaika Haizetara, lankidetza proiektu berria

Posted by pilaretxebarria on Urtarrila 30, 2012

Gaur, urtarrilak 30, Berritzegune Nagusiak lankidetza proiektu berri bat abian jarri du sarean, “HAMAIKA HAIZETARA”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko. Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du.  Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte.

Gaurtik maiatzaren 30a arte izango da martxan. Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete behar da. Ikastetxeetako lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai. Anima zaitezte zuen ingurunea aztertu eta arretaz behatzera, eta zuen lana beste batzuekin partekatu!

En castellano

 

Posted in Deialdiak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , | Utzi erantzun bat »

Trabajar las competencias en el aula…¿Nos estamos volviendo locos?

Posted by Ana Basterra on Urtarrila 30, 2012

Gracias a Francisco Muñoz de la Peña,  he conocido el blog Tareas en competencias básicas y a su autor Alberto Navarro Elbal.

Me ha encantado su entrada “Burocracias y otras memeces sobre competencias básicas” y su presentación ¿Programar en Competencias? No perdamos el horizonte

Alberto nos dice que nuestros alumnos-as nunca serán competentes si no aprenden a aplicar los contenidos  en diferentes situaciones y contextos. Esto se logra poniendo a trabajar a nuestro alumnado, a través de la realización de diferentes tareas. En la presentación que tienes a continuación, Alberto propone diferentes tareas para llevar al aula.

Además, te puede ayudar cómo elaborar una pequeña secuencia didáctica cuya última actividad es una producción final (tarea)

Pra ello sigue el curso on-line ” Diseñamos una secuencia didáctica para llevar al aula” que mi compañera Pilar Etxebarria y yo impartimos en el CEP del Mar Menor en  Torre Pacheco (Murcia).

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Utzi erantzun bat »

“Erregistratu, sartu eta baja eman” materiala eskuragarri

Posted by b08leioa on Urtarrila 30, 2012

Irakasleentzako baliabidea

Europar Pribatasun egunean Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin, Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko Agentziarekin eta Datuak Babesteko Kataluniako Agentziarekin lankidetzan, Irlandako Datuak Babesteko Agintaritzaren Bulegoak egindako jatorrizko lan batean oinarrituta egokitu dute hezkuntza baliabide hau.

Materiala hezkuntza komunitateari begira egin da, irakasleek erabiltzeko pribatutasunaren balioari eta datu pertsonalak babestearen garrantziari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazio programetan. Bereziki aproposa da kontzeptu hauek lantzen diren esparru edo ikasgaietan erabiltzeko edo tutoretza edo eskola orientabide saioetan.

• Irakasleek ez dute baliabidea oso-osorik erabili behar ikasleekin, hasiera-hasieratik bukaera arte.

• Programak Eskubideen, Erantzukizunen eta Legediaren arloko kontzeptuak lantzen ditu.

• Programaren xedea da irakasleek baliabide honetako elementu batzuk hautatzea bestelako hezkuntza baliabide batzuekin batera, eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako geletan erabiltzea ikasgai hauetan besteak beste: Hezkuntza etiko-zibikoa, Herritartasuna eta Giza Eskubideak, Teknologiak edo Informatika.

Edozelan ere, DBEBn uste dugu baliabide honek curriculum guztietarako balio duela eta berdin erabil daitekeela Bigarren Hezkuntzako nahiz Batxilergoko beste ikasgai batzuetan ere.

Deskargatzeko:
http://www.avpd.euskadi.net/s04-5249/eu/contenidos/informacion/documentos_difusion/eu_difusion/guia_educativa.html

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.