b08leioa

B08 Leioako Berritzeguneko Bloga

Archive for Urtarrila, 2012

Hamaika Haizetara, lankidetza proiektu berria

Posted by pilaretxebarria on Urtarrila 30, 2012

Gaur, urtarrilak 30, Berritzegune Nagusiak lankidetza proiektu berri bat abian jarri du sarean, “HAMAIKA HAIZETARA”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko. Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du.  Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte.

Gaurtik maiatzaren 30a arte izango da martxan. Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete behar da. Ikastetxeetako lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai. Anima zaitezte zuen ingurunea aztertu eta arretaz behatzera, eta zuen lana beste batzuekin partekatu!

En castellano

 

Posted in Deialdiak, metodologia | Laburpen hitzak: , , , | Utzi erantzun bat »

Trabajar las competencias en el aula…¿Nos estamos volviendo locos?

Posted by Ana Basterra on Urtarrila 30, 2012

Gracias a Francisco Muñoz de la Peña,  he conocido el blog Tareas en competencias básicas y a su autor Alberto Navarro Elbal.

Me ha encantado su entrada “Burocracias y otras memeces sobre competencias básicas” y su presentación ¿Programar en Competencias? No perdamos el horizonte

Alberto nos dice que nuestros alumnos-as nunca serán competentes si no aprenden a aplicar los contenidos  en diferentes situaciones y contextos. Esto se logra poniendo a trabajar a nuestro alumnado, a través de la realización de diferentes tareas. En la presentación que tienes a continuación, Alberto propone diferentes tareas para llevar al aula.

Además, te puede ayudar cómo elaborar una pequeña secuencia didáctica cuya última actividad es una producción final (tarea)

Pra ello sigue el curso on-line ” Diseñamos una secuencia didáctica para llevar al aula” que mi compañera Pilar Etxebarria y yo impartimos en el CEP del Mar Menor en  Torre Pacheco (Murcia).

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , | Utzi erantzun bat »

“Erregistratu, sartu eta baja eman” materiala eskuragarri

Posted by b08leioa on Urtarrila 30, 2012

Irakasleentzako baliabidea

Europar Pribatasun egunean Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin, Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko Agentziarekin eta Datuak Babesteko Kataluniako Agentziarekin lankidetzan, Irlandako Datuak Babesteko Agintaritzaren Bulegoak egindako jatorrizko lan batean oinarrituta egokitu dute hezkuntza baliabide hau.

Materiala hezkuntza komunitateari begira egin da, irakasleek erabiltzeko pribatutasunaren balioari eta datu pertsonalak babestearen garrantziari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazio programetan. Bereziki aproposa da kontzeptu hauek lantzen diren esparru edo ikasgaietan erabiltzeko edo tutoretza edo eskola orientabide saioetan.

• Irakasleek ez dute baliabidea oso-osorik erabili behar ikasleekin, hasiera-hasieratik bukaera arte.

• Programak Eskubideen, Erantzukizunen eta Legediaren arloko kontzeptuak lantzen ditu.

• Programaren xedea da irakasleek baliabide honetako elementu batzuk hautatzea bestelako hezkuntza baliabide batzuekin batera, eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako geletan erabiltzea ikasgai hauetan besteak beste: Hezkuntza etiko-zibikoa, Herritartasuna eta Giza Eskubideak, Teknologiak edo Informatika.

Edozelan ere, DBEBn uste dugu baliabide honek curriculum guztietarako balio duela eta berdin erabil daitekeela Bigarren Hezkuntzako nahiz Batxilergoko beste ikasgai batzuetan ere.

Deskargatzeko:
http://www.avpd.euskadi.net/s04-5249/eu/contenidos/informacion/documentos_difusion/eu_difusion/guia_educativa.html

Posted in Uncategorized | Utzi erantzun bat »

Euskal herrien historia aiton-amonek bideotan kontaturikoa

Posted by Ana Basterra on Urtarrila 23, 2012

Irudiaren iturria

Noemi de la Fuente-k e-mailez idatzi dit  hurrengoa kontatzen:

Ni euskalduna bideoblogaren argitarapena kontatzeko idazten dizut. Elkarrizketetan gure aiton-amonek euskal herrien historia kontatzen digute. Facebook orrialdean ere kuxkuxeatu, istorioak komentatu eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adierazi ditzakezu. Eta badakizu…zure herriko aiton-amonen bat ezagutzen baduzu, kontaktuan jarri nirekin :)

Bideoetan gure aiton-amonak ikus ditzakegu elkarrizketa dibertigarri eta interesgarrietan euren herrietako gauza berezienak kontatzen. Euskeraren garrantzia eta erabilera, jai nagusien eboluzioa, herriko istorio eta zurrumurruak, pertsonai famatuenak, herriko ohizko lana eta bizimodua, inguruko herriekiko erlazioa, eskolako ohiturak, gerra garaiko kontuak eta abar kontatzen dizkigute.

Proiektu honen helburuak, gure herrien historia eta euskalki dezberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskeraren erabilera sustatzea, interneten eduki berri bat eraiki eta bertan adin guztietako pertsonak biltzea eta gure aiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea dira. Proiektuan herri guztietako udaletxeak parte hartu dezakete, euren herrien eta bizilagunen memoria historikoan sakontzeko.

Blog-aren artikulu bakoitzak, elkarrizketaren esaldi bereizgarrienak, herri bakoitzaren leku garrantzitsu edo berezienak agertzen diren argazkiak etaYoutube NiEuskaldunaTV kanalan dagoen bideoa, agertzen dira. Bertan agertzen diren gure aiton-amonen kanten, irripar eta dantzen bideoak ezin dituzu galdu!
Facebook orria-n ere zale egin zaitezke, bertan kuxkuxeatu, istorioak komentatu edo eta zure herriarekiko dituzun sentimenduak adierazteko.

Eta zu… nongoa zara zu? Zure herriko aiton-amonek zure herria hoberena dela azaltzea nahi al duzu? Gure grabazio-taldea zure herrira hurbiltzea nahi baduzu,email bat bidaliezaiguzu.

Posted in Baliabideak | Laburpen hitzak: , , , , | Utzi erantzun bat »

Taller: diseño de una secuencia didáctica

Posted by pilaretxebarria on Urtarrila 19, 2012

La semana pasada mi compañera  Ana Basterra y yo misma tuvimos la oportunidad de impartir un curso de formación en  Murcia . Durante dos jornadas hablamos sobre competencias básicas y trabajamos secuencias didácticas que se adaptan a este modelo competencial. La formación, en forma de taller, se desarrolló en  Torre Pacheco , oganizada por el  CEP del Mar Menor y coordinada estupendamente por el asesor  Víctor Marín. Durante el curso tendrá una continuación por medio de plataforma virtual. Los temas que trabajamos son: análisis del estilo docente, estrategias metodológicas para desarrollar competencias, observación de una secuencia didáctica , recursos digitales, herramientas para la reflexión y planificación en el aula y herramientas para la evaluación.

Desde aquí queremos dar las gracias y enviar un fuerte saludo a los profesores y profesoras tan maravillosos que han estado con nosotras  y a nuestros colegas del CEP por facilitarnos tanto la labor.

Todo el contenido del taller está colocado en un Wiki y, aunque el curso seguirá desarrollándose a través del Moodle del CEP,   todos los materiales que vayamos trabajando los iremos subiendo también a él, para que queden a disposición de todo el profesorado interesado.

 Taller : “diseñamos una secuencia didáctica para llevar al aula”

Euskeraz

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , , | Utzi erantzun bat »

LEHEN ZIBILIZAZIOAK

Posted by Ana Basterra on Urtarrila 18, 2012

Irudiaren iturria

 

Erandio institutuko Andoni Goiriena irakasleak  Google Sites batean Webquest bat egin du.

Webquest honen bitartez, ikasleak Mesopotamia eta Egipto zibilizazioetan sartuko dira, testu liburua alde batean uzten.

Ikasleek Mesopotamia eta Egiptoko ezaugarririk nabarmenak ezagutu ondoren, maketa bat egin behar izango dute. Honetarako, Interneten informazioa jaso behar izango dute eta, Andonik proposatzen dizkien jarduerak, egin behar izango dituzte. Gainera, banakako eta elkarren arteko ebaluazioa egingo da.

Guztia giro magiko batean…

Maketak  egin eta gero, beste klaseko adiskideei ahoz azalduko dizkiete.

ORAIN… SARTU ZAITEZ TUNELEAN

Posted in Baliabideak, metodologia, Prestakuntza | Laburpen hitzak: , , , , , | Utzi erantzun bat »

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.