Prestakuntzako deialdiak 11-12
Posted by pilaretxebarria on Maiatza 10, 2011
Prestakuntzako garaian gaude eta, hilabete honetan zehar, hainbeste deialdi interesgarri atera dira eta ea denen izenemate- epea maiatzan ere bukatzen da, beraz erne egon:
- Prestakuntza eta berrikuntza proiektuak- Ikastetxe publikoak. Aukera ezin hobea ikastetxe osoa prestakuntza prozesu koodinatu batean sartzeko. Aholkularitza nahi baduzue, gurekin kontaktatu. Epea bukatzen da 27an. Laster aterako da boletinean itunpeko ikastetxekoa, adi!
- Garatu ikastaroak, 1. deialdia ere atera da. Hemendik maiatzaren 20ra arte. Hurrengoa irailean izango da, 5etik 23ra. Aurten eskaerak on line egin ditzakegu irakaslegunearen bidez.
- EHUko Udako ikastaroak. Unibertsitateak ere udan egiteko ikastaroak eskeintzen dizkiete. Maiatzaren 31ra arte epea dugu.
- IRALEko 2. deialdia: A,E,F,H,I eta Q ikastorduz kanpoko ikastaroak eta 3000, 4000, 5000 eta “R” ordu barenko ikastaroak. Maiatzaren 20ra arte.
- Hik Hasiko Udako Topaketak: uztailaren 4, 5 eta 6an. Kasu honetan uztailan amaitzen da matrikulazio-epea. Oso interesgarriak beti bezala.
- Leioako Berritzegunekoa: bukatzeko, gure eskaintza ere beti irekita dago, noski ba. Hurbilagoa eta ikastetxeekin testuinguratuta. Kontaktatu gurekin!


