Gaitasunen garapenak eskola hobetzeko ezinbesteko aukera eskeintzen digu. Hau da Fernando Trujillok pentsatzen duena eta guk ere azpimarratzen dugu. Denboraren poderioz, LOE beste Dekretu eta Lege batzuekin ordeztuko da, normala denez, aurrerapen pedagogiko eta soziologikoak barneratzen. Bitartean, oinarrizko gaitasunak hezkuntz ardatza dugu eta, ikerketa batzuek beren dimentsioetan idazten eta sakontzen duten bitartean, benetako gakoa ez da kokatzen eredu teoriko honetatik abiatzean, baizik eta eskolako curriculumean aplikapenean, era honetan ikasgelaren aldaketa lortuko dugulako. Aspalditik, Fernandok eta bere taldeak – ICOBAE- curriculum integratu baten aldeko apostua egin dute eta, beraien iritziaz, programazioak atazen bidez antolatuta egon behar dute , hobetzeko gakoa eta hezkuntzaren aldaketak irakasleen menpe daude eta beren arteko kolaborazioa ezinbestekoa da helburua lortzeko. Guzti hau oso ondo azaltzen du haiek egindako hurrengo diapositiben aurkezpen honek. Disfrutatu!:
Excelente presentación de Fernando Trujillo sobre competencias


